
MUSIKALDIA
Coachella Festival -L.A
Naziorteko zein Euskal Herriko informazio eguneratua
YouTubek 10 urte bete ditu!
Hamar urte bete dira webgunea sortu eta lehen bideoa igo zenetik. Gaur egun mundu osoan gehien erabiltzen diren webguneen rankingean hirugarren postua du. Minutuko 100 ordu baino gehiago igotzen dira plataforma honetara eta segundoko, hamar bideo berri baino gehiago. Hain arrakastatsua da eta hainbat bideo daude non bi mila urte beharko genituela momentu honetan Youtube web orrian dauden bideo guztiak ikusi ahal izateko. Harritzekoa.
Musika izaten da gehien ikusten den atala, baina bizpahiru urtetik hona Youtuberrak gogor jo dute. Badira munduan pertsona asko plataforma honetan bideoak igotzeagatik dirua irabazten dutenak; haien lanpostua bilakatuz. Egunero egindakoak igotzeagatik, Challengeak edota gai espezifikoen inguruan egoteagatik.
Normalean Youtubek 1.000 bisitagatik euro 1 ordaintzen du. Baina kontuan hartu beharreko beste faktore asko dago, astean igotzen diren bideo kopuruak, zenbat pertsona gustuko duten bideoa eta harpidedun kopurua. Horren arabera markatuko da ordainsaria. Espainian ezagunena bilakatu den El Rubius Youtuberrak hilean 3.000-6.000 euro tarteko soldata irabazi dezake.
Risto Mejidek “El Rincon de pensar” programara eraman zuen El Rubius. Bertan bere esperientzia eta Youtuber baten alde onak eta txarrak kontatzen ditu. Benetan ona elkarrizketa!


