
MUSIKALDIA
Coachella Festival -L.A
Naziorteko zein Euskal Herriko informazio eguneratua
Ultra Music Festival Miamira helduko da asteburu honetan!
Miami hartuko du Ultra Music Festivala martxoaren 18, 19 eta 20an, hain zuzen, asteburu honetan! 3 eguneko jaialdia da –ostiraletik domekara- 16 urtez Miamin ospatu dena. Ez da beti Miamiko leku berdinean ospatu, baina 2012tik hona Bayfront Parkean ospatzen da. Estatu Batuetan bazen ezaguna baina duela hiruzpalau urte zabaldu zen Europara. Electro Dance Music (EDM) da jaialdiko musika estilo nagusia eta munduko Dj ospetsuenak gonbidatuta daude, hala nola, Afrojack, Avicii, edota Hardwell.


Bayfront Park
UMF baino lehen (ezkerra)
Bayfront Park UMF jaialdina(eskuina)
Jaialdirako tiketak agortuta daude jada, baina edonor izango du aukera internet bidez ikusteko. UMF TV (Ultra Music Festival) esker posible izango da ekitaldia zuzenean jarraitzeko. Jaialdia egun osoan zehar ospatzen da baina kontzertu garrantzitsuenak arratsaldeko lauetatik, gaueko hamaiketara izaten dira. Europarrentzako ordu txarra izaten da, Espainian adibidez, 6 orduko diferentzia dela eta zuzenean ikusteak gaueko 22:00tik, goizeko 05:00 arte ikusteak suposatuko du.
Azken ordurako Dj onenak edo behintzat ezagunenak uzten dira, ostiralean Martin Garrixek bukatzen du eguna. Larunbatean DJ oso onak daude eta normala denez denak jarraian daude, beraz, larunbateko eguna ixteko Afrojack, Avicii eta Hardwell izango dira. Domekan ordea, DJ ezaguna arratsaldean egongo da zuzenean, David Guettak arratsaldeko 18;00retan arituko da.







