top of page

Premios Dial 2016 Tenerifera heldu dira

Cadena Dial Tenerifen ospatu zuen Premios Dial 2016. Bertan musika espainoleko artistak bakarrik batzen dira. Tenerifen hainbat artista batu ziren, hala nola, Malu, Antonio Orozco, Estopa edota Carlos Baute. Askok Los 40 principales ekitaldiarekin nahasten eta antzekoak direla baieztatzen dute. Haien arteko diferentzia nagusia honako hau da: Los 40 principales-ek nazioarteko artistak gonbidatzen ditu ekitaldira, zuzenekoan ingelesez zein espainolez aritzeko. Cadenal Dial-ek ordea, ez; gehienez, Hego Amerikako artistak ekartzen ditu baina beti ere, gaztelaniaz abesteko.

Jaime Moreno izan zen ekitaldiaren zuzendaria eta honi martxa pixka bat jartzeko Cali y el Dandee “Por fin te encontre” abestiari ekin zioten. Haien atzetik, Diego Torres “La vida es un bals” eta duela gutxi ezaguna bihurtu den Alvaro Soler-ek “Bajo el mismo sol” abestiarekin zuzenekoa egin zuten.

 

Himno bilakatu den Pablo Lopez-en “Tu enemigo” abestia ere presente egon zen. Harekin batera Antonio Jose, La Voz 2015ko irabazleak “El arte de vivir” interpretatu zuen. Emakumeen txanda heldu zenean Bebe eta Malu aritu ziren zuzenean, “Que llueve” eta “Encadenada a ti” abestiekin.

bottom of page