top of page

Giro bikaina sortu zen aurten ere. Jaialdiko bigarren eguna zen. Denok gogo handiarekin geunden Imagine Dragons amerikar musika taldea zuzenean ikusteko. Kontzertua gaueko 23:20 hasten zen beraz, afaldu beharra zegoen. Behin sabela beteta eta tragoa arin batean hartuta, Imagine Dragons eszenatokira hurbildu eta talde honen jarraitzaile sutsua izanik, zailtasun handiak izanda, jende artean sartu eta leku ezin hobea lortu genuen; abeslariaren aurrean metro gutxi batzuetara. Holako momentua ez da gehiagotan biziko, leku perfektuaren beharra geneukan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jendearen artean sartzeagatik garagardoz blai nengoen, ondo merezita kolatzeagatik, baina pena merezi izan zuen. Inoiz egondako kontzerturik hoberena. “On Top Of The World” abestiarekin ireki zuten eta disko berria aurkeztu beharrean abesti ezagunenak interpretatu zituzten, adibidez, “Shots”, “I Bet My Live” edota “Radioactive”.

Taldeak dena eman zuen eszenatoki gainean eta publikoa modu berdinean erantzun zuen. Askok kontzertuaz disfrutatzeaz baino emanaldia grabatzeaz arduratzen ziren. Urrezko minutu galduak. Ostiralean eszenatoki berean egondako Crystal Fighters-en “Plage” abestia interpretatu zuten amerikar gazteak. Kontzertuko meridianoan geundela Dan Reynols abeslariak publikoarekin batera “Forever Young” a kapela abestu zuen, momentu goxoa hura. “Fallen”  azkeneko abestiarekin batera sabaitik laranja eta gorri koloreko hostoak erortzen hasi ziren, musikaren  letrarekin bat eginez.

Inoiz ikusitako kontzertu onena

BIME musika jaialdiaren 3.edizioa ospatu da aurten Bilbo Excibition Center (BEC) aretoan. 2 egun iraun ditu jaialdiak eta 20.000 pertsona inguru gozatu dute musika jaialdia.
bottom of page