
MUSIKALDIA
Coachella Festival -L.A
Naziorteko zein Euskal Herriko informazio eguneratua
KIMERA salgai!
Revolta Permanent euskal musika taldeak, KIMERA izeneko disko berria kaleratu du. Iker Aginaga (ahotsa), Iker Villa (ahotsa), Mikel Becerra (gitarra) eta Aitor Abio (teklatuak, programazioak…) sortzen dute taldea.
Otsailaren 24 kaleratu zuten diskoa eta 25an osteguna, Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu zuten. Aurkezpena nolakoa izan zen inork baino hobeto daki Iker Aginagak, taldeko ahotsa:

"Kriston gogoekin heldu ginen Bilboko Kafe Antzokira, abendutik kontzerturik gabe egonak ginen, pasa den urtean ia astero kontzertuak eman ostean, beraz, pilak beteta genituen eta taula gainera bueltatzeko prest. Bigarren diskaren aurkezpena zen, berezia behar zuen izan. Bira honetarako zuzeneko bisualago bat prestatuta geneukan, bideo proiekzioak jarri behar genituen zuzenekoa ikusgarriagoa izan zedin. Horretarako ordu nahikorekin ailegatu ginen, dena ondo joango zela zirutatzeko. Soinu forga eginda, hasi zen urduritasuna... familia, lagunak eta pila bat jende gure zain zegoen eta ezin genien huts egin. 22:00 puntuan hasi ginen, gordetako energia guzti hori Bizkaian dagoen areto berezienetakoan deskargatzen. Pila bat disfrutatu genuen, bazirudien gure lehenengo aldia zela, eta horrelako ilusioa edukitzea 60 kontzertu baino gehiagoren ostean, zoragarria da. Gu izugarri gozatu genuen, espero dugu jendeak ere gu bezalako irribarre batekin joan izana etxera..."
Lehenengo diskarekin urtebete beino gehiagoko bira eman ondorez, bigarren lan honekin pausu bat aurrera eman nahi zuten, horregatik eman zuten zuzeneko kontzertua, ikusgarri eta indar gehiagorekin. Diskaren inguruan zer esateko badauka Ikerrek: “Diskari dagokionez, aipatzekoa da kitarrak hartu duen lekua, lehenengoarekin alderatuz. Horrek sendotasuna ematen dio soinuari, eta ukitu metaleroagoa diskari”. Hala ere, diska pertsona talde berdinera bideratuta dagoela adierazi du. Izan ere, kontzertuan hainbat jarraitzaile ezagunen aurpegiak ikusi zituzten.
![]() kimera7 | ![]() kimera 8 |
---|---|
![]() kimer 5 | ![]() kimera 6 |
![]() kimer 4 | ![]() kimera 3 |
![]() kimera 2 | ![]() kimera |