
MUSIKALDIA
Coachella Festival -L.A
Naziorteko zein Euskal Herriko informazio eguneratua
Grammy sarien gaua
Grammy sarien 58. urtea bete da aurten, Los Angelesen. Emanaldia otsailaren 15ean ospatu da eta musika genero guztiak premiatzeko 80 kategoria desberdinak egon arren, gaurkoan, ohiartzun gehien izan zuten artistak eta momentuak izango dira protagonista.
Emanaldiari erritmoa jartzeko, Taylor Swift, Ellie Goulding, Adele eta Justin Bieber zuzenean aritu ziren oholtza gainean. Pasa den hilabetean musikak galdutako abeslaria zen David Bowieren oroimenean, Lady Gagak artistaren hainbat abesti interpretatu zituen.
Kendric Lamar
Gauaren protagonista zalantza ezina izan zen. Nominatuta zegoen 11 sarietatik 5 eraman zituen Lamarrek. Esan beharra dago sari gehienak aditua den generoan, rap-ean, irabazi zituela. Gainera, zuzeneko aktuazioa egin zuen; abestiak beltzek sufritutako diskriminazioa salatzen du. Horretarako, oholtza espetze bat bihurtu zuen beltz espetzeratuekin. Izugarrizko espektakulua eman zuen.

Taylor Swift
Recorda batu zuen gau hartan. Album hoberenaren kategorian garaile atera zen-1989 izena duen albumagatik- eta lehenengo emakumea da kategoria hori birritan irabazten duena. Bideo hoberenaren saria ere eraman zuen Pensilvaniako gaztea, Bad Blood abestiari esker.

Ed Sheeran
Thinking Out Loud abestiari esker, Ingalaterrako gazteak urteko abesti hoberenaren eta aktuazioa solista hoberenaren sariak irabazi zituen.
Bruno Mars
Musika irratiko listetan goiko postuetan egondako Uptown Funk abestiari esker, bi sari irabazi zituen; duo hoberena eta urteko grabazio hoberena.

Artista latinoak
Ricky Martin, Pitbull eta Natalia Lafourcade irabazi zituzten musika latinoari eskainitako kategoria guztiak. Ingelesez ez zen zuzeneko aktuazio bakarra egin zuen Pitbullek Taxi abestiarekin. Hain ezaguna den Sofia Vergara aktorearen laguntza izan zuen eszenatoki gainean.
