top of page

Aitzina eta Ernaik antolakundeek Gazte Dandaba antolatu dute Martxoak 25etik 28ra Luadion, “Esna harrapa gaitzala” lelopean.

Gazte Danbadan parte hartzeko sarrerak salgai jarri ziren Euskal Herriko hainbat puntutan, 50 puntutan hain zuzen.  10eko taldea eginez sarrera 30 euro izan ziren eta aurrez erosita 15 euro.

 

Gazteen burujabetza landu eta praktikara eramatea izango dute helburu «bestelako herri baten aldeko borroka hauspotuz».

 

Elikadurari dagokionez tokiko produktuak izango dira eskuragarri eta musikaren aldetik sortzaile gazteak bultzatuko dituzte. ‘Oholtza gainean bakerik ez’ proiektua abian jarri dute eta bertan izena ematen duen talde orok izango du Gazte Danbadan jotzeko aukera. Arrakasta handiko izan da proiektua, 66 gazte taldek parte hartu dute eta. Ostiralean hain ezagunak diren Esne Beltza eta Gatibu jardun dute. Larunbatean Arkada Social, Non Servium eta Juantxo Skalari egon ziren hainbat artisten artean eta azkenik, domekan, Ken Zazpi, Belako, Gose eta Las Tea Party Dj-ak erritmoa jarri zioten jaialdiko azken orduetara.

 

Jaialdian barrutik bizi izan duen June Prieto gazte bilbotarrak bere esperientzia nolako izan den komentatu digu: “Oso interesgarria iruditu zitzaidan, tailerrak ordu guztietan zeuden eta aspertzeko astirik ez zegoen. Asko ikasi genuen eta lagunekin autogestionatzeko aukera izan genuen. Gainera elkartasuna bizi genuen dendak inundatu egin zirenean eta lagun berriak egin genituen. Juergarako ere denbora izan genuen oso giro onean!” Gazte Danbadak antolatutako kontzertuen inguruan ere iritzia dauka Prietok. “Ostiralean jende pilo egon zen Gatibu kontzertua zela eta, dudarik gabe, gaueko izarra izan zen. Larunbateko egunean giroa asko aldatu zen…Arkada Saocial eta Non Servium taldeek giroa okertu zuten, haien jarraitzaileen artean liskarrak egon zirelako. Eta azkenik, igandea dudarik gabe egunik onena. Ken Zazpi “se salió” alde guztietatik eta Gose eta Las Tea Partyk “lo remataron!”.   

 

-Gazte Danbadaren webgune ofiziala:

http://gaztedanbada16.info/index.php/egitaraua/

 

Gazte  Danbada Laudion!

bottom of page