top of page

Gatibuko kontzerturik onena!

Gatibu taldeak Ereagako hondartzan emandako kontzertura 300 lagun gerturatu ziren

 

 

 

Gatibu gernikarrek, kontzertu ederrak ikustera ohituta gaituzte, eta Ereagako hondartzan(Getxo) emandako azkenengo kontzertua ikusita berretsi egiten dut hori. Ez dakit giroagatik izango ote zen, publikoa beti lez entregatuta egon zen. 300dik gora pertsona han bilduta egon ziren. Gatiburen kontzertu guztiak erabatekoak dira, jaialdiak, gitarra gogorrak eta soinu bikainekoak, edonori gustatzeko modukoak. Pausu bat atzera abesti berria aukeratu zuten hasteko, eta lehenengo abestitik jada giroa harrapatu zutela esan daiteke. ‘Zazpi Kantoietan’ diskoaren ia abesti guztiak entzun ziren Ereagako hondartzan, Bixotza Suten eta Run-run Katie haien artean. Hala ere, lehen hiru diskoetako hainbat klasiko ere presente egon ziren: Bizitzeko gogoa, Urepel, Musturrek Sartunde, Behar zaitut…

 

 

Abesti baten eta hurrengoaren artean, (gitarra-jotzaileari, gitarra aldatzeko denbora emanez) hainbat euskal abesti klasiko abesten ditu. Emandako azken  kontzertua ez zen gutxiago izan eta gernikarren kontzertuetan ezinbestekoak bilakatu diren Borrokalari kalera edo Ikusi mendizaleak abestu zituzten.

 

Alex Sardui abeslari gernikarra beste behin paregabe egon zen. Ikuslegoarekin konektatzeko abilezia, musika bizitzeko era eta pasioa (bere dantzetan ikusi daitekeenez) eta transmititzeko daukan moduak, gutxik lortu dezaketen maila ematen diote. Hala ere, bere armarik nagusiena zein den azpimarratu beharra dago, maisuen erara dominatzen duen instrumentua: ahotsa. Zer esango edo espresatuko denarekin bat egiten du bere ahotsak, sakona, orain sentikorra, orain indartsua …

 

Ereaga hondartzako paseoa izan zen ekitaldi honen lekukoa. Gatibuko kontzertuetara ehunka gazte hurbiltzen dira eta hori egitate bat da. Hori jakinda eszenatokiaren orientazioa, esango nuke gau osoan egondako akats bakarra dela. Gazte askok kontzertua aldeetatik ikusi behar izan zuten, leku mugatua zegoelako eszenatoki aurrean. Beste askok ordea, eszenatoki aurrean zegoen belardietara igo ziren eta bertatik ikusi zuten kontzertua. Edozein herriko jaietan edo kontzertuetan ezin falta diren bi txosna jarri zituzten, kontzertua behin bukatuta giroa mantentzeko.

 

 

Ez dute behar Izugarrizko espektakulua publikoa mugimenduan jartzeko, haien presentziak eta dantzek, mugimenduek eta ahotsa nahikoak dira kontzertu paregabe batez gozatzeko. Gernikarrek Getxon emandako kontzertua ona izan zen baina hobeagoak egon direla ere esan beharra dago. Ez dakit etxean ez egoteagatik izango ote den, baina Gernikan ematen dituzten emanaldiak hoberenak izaten dira. Horrekin batera, Alexek izan zuen agurra nahiko eskasa izan zen ‘ Agur eta eskerrik asko ’ batekin bukatu zuen Getxon emandako  ikuskizuna.

bottom of page