top of page

40 minutu Rock elkartasun jaialdiko sarrerak agortu dira

Otsailaren 27an ospatuko da durangoko landa gunean 40 minutu Rock jaialdia. Bigarren urtea da Durangok euskal musika jaialidi hau hartzen duela eta kokapena, Durangoko Liburu Azoka ospatzen den gunean egiten da. Jaialdiaren izena, espainiako kartxeletan presoekin hitz egiteko denborari egiten dio erreferentzia; 40 minutu.

 

4 egun falta dira dagoeneko euskal artista eta talde asko batzen dituen jaialdia ospatzeko eta jada, sarrerak agortuta daude. Momentu honetan sarrerak eskuratzeko aukera bakarrak martxan dauden zozketa ezberdinetan parte hartuz edota Naiz-eko harpidedun eginez dira.

 

Jaialdiko arduradunek, 40 minutu Rock eta Kalera Rock berdinak ez direla azaldu dute. “Jende askok uste du gure jaialdia Kalera Rock en jarraipena dela, baina ez da horrela”. Kalera Rock , 40 minutu Rock baino lehenago zegoen jaialdia zen; hainbat urteetan zehar ospatu zena Durangoko landa gunean. Duela hiru urte ospatzeari utsi zioten eta 40 minutu Rock sortu zen.  Bi jaialdien helburua berdina izan arren, antolatzaileak eta arduradunak ezberdinak direla azpimarratu dute 40 minutu Rock antolatzaileak: “Ez gara inoiz haiekin batu. Urte asko egon gara pentsatzen horrelako ezaugarriekin jaialdi bat egitea. Kalera Rock edizio gehiago ez zituela aterako esan zuenean, aukera paregabea ikusi genuen”.

 

Aurten 11 euskal musika talde arituko dira Durangon, goizeko 10.30etatik goizeko 03:00 arte. Badira bigarren urtez etorri direnak, hala nola, Hesian. Baina badira ere talde berriak, Ken Zazpi eta Venderta esaterako.  Aurtengo taldeak honako hauek dira: Ken Zazpi, Sociedad Alcoholica, Kop Ets, Txapelpunk, Hesian, Etsaiak, Vendetta, Pixontxis, Ze Esatek!, McOnak eta Garilak 26.

bottom of page